2017/03/24

UREZTATZE SISTEMA MARTXAN

Aurreko ikasturtean ZIENTZIA proiektua egiterako garaian eskolako baratzerako ureztatze sistema ezartzeko diru laguntza eskaera egin genuen. Diru laguntza hori jaso eta Udalari baimena eskatu genion ureztatze sistema jartzeko eta bere langilea den Jose Manuel Murua izan dugu lan honetan bidelagun, bai ideiak ematen bai bertan parte hartu duten langileak bideratzen. Bestalde, tailerretan ikasleekin landu ditugu ureztatze sistema ekologiko honen nondik norakoak eta irakasleok bideratuz beraiek iritsi dira ondorio honetara: baratza ureztatzeko onena  euri- ura aprobetxatzea  da.
Horrela,  ermitako kanaloietatik ura  hartuta  sistema diseinatu dute.
Hemendik Udalari eskertu nahi diogu emandako laguntza, baita JOSE MANUELi ere. Mila esker!!!!!






No hay comentarios:

Publicar un comentario